Konidio

Konidioa onddoen ugalketa asexualerako eratzen den espora mota bat da; konkretuki, mitospora mota da (mitosi bidez eratzen delako), garapen exogenoa aurkeztu ohi duena. Konidioak eratzeko prozesuari konidiogenesi deritzo. Prozesu honen ostean zelula amaren dotazio genetiko berbera duten mitosporak lortzen dira: konidioak, alegia. Haploide (zenbait askomikototan), dikariotiko (herdoiletan) edo diploide izan daitezke (Mildiuetan, adibidez Plasmopara viticola).

Penicillium generoko askomikotoaren konidioak

Konidioak ekoizten dituen hifa zati bereiztuari konidioforo deitzen zaio. Sarritan, konidioforoen morfologia ezaugarri taxonomikotzat har daiteke. Konidioforoaren puntan dagoen zelula bereiztuari zelula konidiogeno deritzo, eta normalean hau izango da konidioak ekoizten dituena.

Konidioak konidioforotik askatu ondoren, iritsi direneko leku berrian baldintzak egokiak badira, hozituko dira, indibiduo berriak sortuz.

Konidiogenesia batez ere Ascomycota filumean ikusi da, baina Basidiomycota eta Zygomycota filumetan ere ikus daiteke. Bereziki ezaguna da Penicillium generoan.

Bi konidiogenesi mota daude: talikoa eta blastikoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search